Gida honetako edukia informatiboa baino ez da, eta ez ditu zure medikuaren jarraibideak ordezkatuko. Medikua da zure kasuaren gainean erabakiak hartzeko pertsona egokia.

Mieloma anizkoitza Atik Zra ezagutzeko modu erraza

Aurkitu mieloma anizkoitza ulertzeko behar diren terminoak. Gaixotasunari, sintomei edo tratamenduari buruzko bestelako zalantzarik badaukazu, galdetu zure medikuari.

Mieloma anizkoitza duten pertsonentzako informazio garrantzitsua

Gune honetan mieloma anizkoitzari buruzko informazio garrantzitsua aurki dezakezu, hala nola diagnostikoa, egiten diren proba medikoak eta tratamendu posibleetako batzuk.

Orrialde honetako informazioa Pfizerrek sortu du, aditu hematologoekin batera, eta Mielomari buruzko Espainiako Taldearen (Grupo Español de Mieloma, GEM-PETHEMA) eta Mieloma Anizkoitza duten Pazienteen Espainiako Elkartearen (Comunidad Española de Pacientes con Mieloma Múltipl, CEMMP) bermea du.

Honako doktore hauek osatu dute webguneko edukia garatu duen aditu-taldea: Enrique María Ocio dk., Santanderreko Marqués de Valdecilla Unibertsitate Ospitaleko Hematologiako zerbitzuburua; Cristina Encinas dk., Madrilgo Gregorio Marañón Unibertsitate Ospitaleko Hematologia Zerbitzuko mediku-ondokoa; eta Rafael Alonso dk., Madrilgo 12 de octubre Unibertsitate Ospitaleko Hematologia Zerbitzuko mediku-ondokoa.